MULTIFUNTZIONALAK
Bi batengatik:
Goilara-sardexka hau japonian asmatuta dago eta ramena jateko balio du, bere egiturari esker fideoak eta saldoa aldi batera jan ditzakegu.
Hurrengo xardeska hauek goilara edo labana batekin batu dira honako emaitzetara ailegatuz:
Pandora Design enpresa italiarrak plastiko biodegradabarrizko mahai-tresneriaegiten du. Behekoa tapak zerbitzatzeko balio duen sardexka-goilara da.Knork du izena eta bai janaria sastatzeko bai mozteko balio du, hemen adibide praktiko bat:
Estatubatuar diseinua. Txinatar zotzak eta sardexka diren sardexka mota dira. Oso aproposak dira txinatar edo japoniar jatetxe batentzako, sushia nahiz haragia zerra bat jan nahi dugunean. Onartu beharra dago zotzekin haragi txuletoi bat jatea oso zaila dela…
Hiru batengatik:
Sardexka, goilara eta labana gailu bakar batean batzea ideia ona da kanpora atera behar baduzu. Erosoagoak izan dezaten eta leku gutxiago okupa dezaten hirurak eraman ordez bakar bat eramaten dezakezu. Hauek dira lortu dituzten erantzun ezberdinak:
Funtzio anitzekoak:

CRKT Eat´N Tool erabilera anitzeko sardexka dugu. Herreminta hau Liong Mah diseinatzaile estatubatuarrak diseinatu du. Erabilera anitzak ditu: Sardexka, bihurkina, palanka, goilara eta giltza ingelesa moduan erabili daiteke, giltza metrikoentzako ere 3 zulo ditu (10mm, 8mm eta 6mm). Oso arina (43g pisatzen ditu) eta txikia da, beraz, mendirako edo kanpinerako oso aproposa da. Bere prezioa 7 euro inguruan dago.
JANARI MOTAREN ARABERAKOAK
Gallo pastak salmentak handitzeko saltzen duten sardexka berezia dugu. Sardexka hau pilekin martxan jartzen da eta mekanikoki biltzen ditu espagettiak goiko atalak birak ematen dituen bitartean. 1.274.000 unitate atera dira, supermerkatuan lortu daitezke Rolling pack erostean edota barra kodeak bidaliz. Batez ere umeentzako zuzenduak daude, 4 kolore ezberdinetakoak daude umeek kolekzionatzeko, gainera 8 tattoekin saltzen dute. Zenbait gauza kontuan hartu behar dira sardexka mota honekin, alde batetik, komenigarria da ahoan sartzerakoan sardexka itzalita egotea eta bestalde, garbitzerako orduan kontuz ibiltzea pilekin ibiltzen baita.
Japoniarrek diseinatutako sardexka. Hemen daukagun sardexka espaguettiak jateko egina edo disenatua dago. Sardexka mota honi hortz bat gehitu zaio horrela espaguettiak eutsi daitezkelehenengo argazkian agertzen den moduan.
Saltxitxa ogitarteko edo “hot dog” izenekoak egiteko sardexka. Ikus daitekeenez oso luzea da, bere luzeera aldatu daiteke. Estatu batuetan hain famatuak diren barbakoetan oso ohikoak dira.
Palomitak
Palomitak jateko sardexka bitxia dugu hau. Batzuk ia ez dakite zer asmatu…
Patatak
Janari azkarreko dendetako patatak jateko sardexka txikiak erabiltzen dira. Momentuan erabili eta gero botatzeko pentsatuak daude. Hauen materiala egurra da, honek haien birziklapena ahalbidetzen duelarik. Gainera, daukaten forma sinpleari esker haien fabrikazioa errazten da.
Fondue
Suitzan eta Frantzian hain famatua den platerra jateko sardexka bereziak erabiltzen dira. Ohikoak baino finagoak eta luzeagoak dira txokolatea edo gazta urtutaz betetako lapikoaren ondora iristeko modukoak.
Olibak
Eusteko errazak dira eta olibak ziztatzeko ezinhobeak dira.
PERTSONAREN ARABERAKOAK
Umeentzako
Hurren segurtasuna dela eta ahoan mina egin ez daitezen, plastikozkoak eta oso leunak dira. Forma kurbatu horrek gurasoek umeei jaten ematerako ordua errazagoa izateko eginak daude.
Minusbaliatuak



















