Jatorria guztiz argi ez dagoen arren, aztertutako dokumentu gehienak bat datoz datan: Sardexkaren jatorria XI . mendean kokatzen da gutxi gora behera. Objektu hura sardexka bat baino gehiago ziztailu bat zen, hortz bakarrekoa. Teodorak, Bizantziako printzesa zenak (Bizantziar inperioko erregearen alaba), agindu zuen honen fabrikazioa.
Tresna hau, jakiak ahora eraman ahal izateko fabrikatua izan zen, horretarako eskuak ez erabiltzeko. Autore batzuen hitzetan ziztailu hau urre puruan fabrikatua izan zen.
Bere hastapenak ez ziren errazak izan ordea. Constantinoplatik zetorren tresna berri honek ukatze orokorra jasan zuen, arrazoi ezberdinengatik, baina erabiltzaileen abilitate falta izan zen arrazoi nagusia. Instrumentu hau erabiltzeko pertsona askoren trebetasuna ez zen goraipatzeko modukoa. Mihia, hortzoiak eta ezpainak sastatzen zituzten besteak beste. Zotz moduan, ahora arakatzeko eta hazka egiteko erabiltzen zuten askok. San Pedro Damianekoak “ Deabruaren tresna “ ezizena jarri zion, sardexkaren erabilpena bazkarietan finegia iruditzen baizitzaion.
Teodora printzesa Domenico selvorekin ( Veneziako Dukearen semea) ezkondu zen, eta gortean tresna berri hau inposatzen saiatu zen, “ fourchette” izenarekin ezaguna, ziztailu esan nahi duena. Baina lehen esan bezala, printzesaren fama fin eta sofistikatua zela eta instrumentu honek ez zuen inongo arrakastarik izan. Baina gertakari aitzindari honek, hurrengo mendeetan eragina izango zuen ez bakarrik Italian, baizik mundu osoan zehar.
Badirudi Enrique III. Erregea honen bultzatzailea izan zela 1574 eta 1589 urteen artean, gorte fin frantziarrean bere erabilpena hedatzen saiatu zelarik. Tresna honek Teodora printzesarenarengandik ezberdina zen, 3 hortz eta eskuleku zabalagoa baitzituen.
XVII. mendean, Thomas Covat Britaniar bidaiari espertoak lanabes hau ezagutu zuen Italiara burututako bere bidaietako batean. Bere egunkari batzuetan mahai-tresna berri honi buruz idatzitako erreferentzia batzuk topa daitezke: “ Italiar asko ziztailu batez baliatzen dira jaki ezberdinak jateko: espaguettiak, haragia… Ez da batere fina eskuekin jatea, pertsona denek eskuak garbi ez izatea izan daitekeelako baieztatzen baitute.” Eta guztien harridurarako Covat jaunak ohitura hori Ingalaterrara eraman zuen.
¿Zergatik italiarrak izutzen dira norbaitek janaria eskuekin ukitzen duenean? Europan aitzindariak izan arren, haiek orain dela mende asko Europa zaharrean egiten den moduan jaten zuten, kortesia eta etiketa arauei uko egin gabe; jateko tresna bakarrak eskuak ziren orduan. Jaki denak atzamarren puntarekin hartzeko jateko prestatzen zituzten ( haragia zatituta adibidez), hori gustu onari iraina kontsideratzen ez zelarik. Gainera araudi bat existitzen zen, atzamarrak ez miazkatzea eta plater bakoitzaren ondoren ondo garbitzea besteak beste. Frantziako Enrique III.a, Europan sardexkaren erabilpenaren bultzatzaileak, portaera onaren lehenengo kodigo batzuk ezarri zituen eskuekin jatearen inguruan: “ Haragia hiru atzamarrekin hartu, ahoan sartzen ez diren zatiak hartu gabe eta eskuak platerean denbora gehiegi izaten saihesten saiatu.”
Europan, sardexkaren erabilpena XVIII. Mendearen amaieratik aurrera edo XIX. Mendearen hasieran orokortzen da, herrialdeen arabera, mundu osora hedatu zelarik gero. Toki horietako askotan antzeko mahai-tresnak erabiltzen dira.


